Skip to main content

Korrika badator!

Datorren ostegunean, martxoak 14, Irunen hasiko da Korrika, eta horrekin batera etxeetara ere iritsiko zaizue Euskal Herriari buelta eman beharra. Ikasleen bidez Gurasoen Euskara Batzordeak sortutako 10 EGUN ETA 11 ERRONKA! jolasa sartuko da zuen etxeetara. Adi egon, mundiala da eta!

Martxoak 8

Gaur dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta berdintasunaren aldarrikapena egin dugu Ikastolan! Gure aldarriekin apaindu dugu Ikastola, eta Hurran dantzan erreibindikatu dugu egunero dela M8!

"Karmele" filmeko casting-a

ATxintxua ekoiztetxetik LH1-2ko neska-mutilen bila dabiltza Asier Altunak zuzendutako "Karmele" filmerako. Hori dela eta, Zurriola Ikastolarekin harremanetan jarri dira, eta martxoaren 14an, osteguna, 16:30ean, Ategorrietako antzerki aretoan casting-a egingo da. Aukeraketan parte hartzeko galdetegi hau bete behar duzue martxoaren 12a baino lehen.