Skip to main content

Garuna eta filosofia

DBH4ko Filosofiako ikasleok San Telmo Museoan izan gara aste honetan, garunaren inguruko erakusteka ikusten. Ezagutzen dugun objekturik konplexuena da, eta maila zientifikoan zein filosofikoan zalantza gehien sortzen dituena. Aurten gelan gai honen inguruan aritu ondoren esperientzia interesgarria izan da, eta ezagutzen ez genituen hainbat gauza ere ikasi ditugu.