Jasone Osoro

Atzo Jasone Osoro idazle elgoibartarraren bisita izan genuen Ikastolan, eta DBH 2ko ikasleok aukera izan genuen haren hitzaldia entzun eta elkarrizketan aritzeko.

Danborrada eta San Sebastian eguna

Gogoratu asteartean ikasleek danborra jotzeko aukera izango dutela Ikastolan, eta horretarako sukaldari jantzia eta danborrak ekarri beharko dituztela.

Teknologia Berria - Guraso-eskolak

Teknologia Berriak gazte eta nerabeen bizitzan duen garrantzia ukaezina da, baina hauen erabilera desegokiak kalte larriak sor ditzake.

San Sebastian eguna

Urtarrilaren 19an, asteartea, SAN SEBASTIAN EGUNA ospatuko dugu ikastolan, baina aurtengoa ospakizun desberdina izango da osasun-egoera dela eta. Ikastola barruan egingo dugu ospakizuna, eta segurtasun-neurri guztiak errespetatuko ditugu. Gainera, aurten familiak ezingo zarete danborrada ikustera etorri, baina Atariaren bitartez emango dizuegu ospakizunaren berri. Zirkularra.

Segurtasun-neurrien gogorarazpena

COVID 19aren aurkako segurtasun-neurri nagusiak gogora ekarri nahi dizkizuegu. 

Urte berri on!

Urte berri on!! Urte latza utzi dugu atzean, eta abiatu berri dugun hau ere ez da erraza izango. Baina orain arte egin dugun moduan, Ikastola osatzen dugun ikasle, langile eta familia guztion arteko elkarlanari esker ziur gaude aurre egingo diogula. 2021 urte zoriontsua opa dizuegu guztioi!

 

Eskola ordutegia - Lanketa

Batzarrean aurreratu genuen moduan, HH eta LH etapetan aurten dugun ordutegia mantentzea proposatuko da 2020-2021 ikasturtetik aurrera ere, osasun egoera edozein izanda ere.

Ategorrietako irudiak

Atzo batzarrera gerturatu zinetenok aukera izan zenuten Ategorrietako eraikinaren inguruko azken berriak ezagutu, eta egiturak hartuko duen itxura ikusteko.

Batzar Orokorra

Atzo burutu zen Ikastolako Urteko Batzarra. Beste gauzen artean aurreko ikasturteko emaitzak eta ikasturte honetako aurrekontua aurkeztu ziren, eta erroka nagusien berri eman zen.

Bertso emanaldia LH6

Azken hiru egunetan bertsotarako plaza bihurtu dugu gure frontoia, segurtasun-neurri guztiak errespetatuz noski.

Orriak

-era harpidetu