Skip to main content

Gurasoak irakasle

LH 2ko ikasleok Lanbideak lantzen ari gara azken asteotan, eta ba al da lanbide desberdinak ezagutzeko modu hoberik gure gurasoek beren lanbideen berri ematea baino? Zenbat lanbide ezberdin ezagutzen ari garen, eta zer nolako ilusioa egiten digun gurasoak gure geletara etorzeak!!

Nøgenekoak bisitan!

Euskarazko erreferenteak ikasleengana ekartzeko ahalegina egiten dugu urtero, eta gaur, Nogen musika taldeko kideak izan ditugu bisitan, LH 2 eta LH 4ko ikasleekin. Giro izugarri polita sortu da denon artean, eta haiek ere ilusioz etorri dira Ategorrieta ezagutzera, Zurriolako ikasle ohiak baitaude kideen artean.

Egin dezagun bat: Azterketak euskaraz!

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek bideo bat sortu dute beren aldarria guztiok zabal dezagun. Korrikaren egunean Euskal Herriko Ikastolok lekukoa hartzen dugunean beren aldarria zabaltzeko eskatzen digute, eta halaxe egingo dugu, hizkuntz eskubideen urraketari herri bezala erantzun bat emateko! Koletibo honen inguruko dokumental ineteresgarri bat ere egin dute, beren arazoa eta aldarria gertuagotik ezagut ditzagun.