Skip to main content

udako egonaldiak

Uda honetarako udaleku irekiak antolatu ditugu Zurriola Ikastolan, Bera Bera elkartearekin elkarlanean, gure Ikastolako HH eta LH-ko ikasleek aukera izan dezaten udako aisialdia Ikastolako instalazioetan eta euskaraz bizitzeko, jolas, irteera eta jarduera ugarirekin.

Tantak eta Ikastolako poltsak

Euskal Herriko Ikastolen aldeko Tanta txartelak eskatu dituzuen familiek gaur jasoko dituzue etxean txartelak, seme-alaben bidez (geletan banatuko zaizkie). Oraindik eskaerarik egin ez duzuenok maiatzaren 13tik 16ra bitartean Soroa eta Ategorrietako atarietan erosteko aukera izango duzue, Ikastolon proiektuarekin bate egiteko!

Tinko zinema euskaraz!

Atzo eta gaur goizean, autobusa hartu eta Antzoki Zaharrera joan gara HH 4 eta HH 5eko lagunak. Bertan, “Barraskiloa eta balea” filmaz gozatzeko aukera izan dugu. A zer abenturak bizi ditugun barraskiloa eta balerarekin batera!! Filmean zehar, askok barraskiloa izan nahi genuen!!