Skip to main content

LH 2koak EITBn

Komunikabideen gaia langu dugu LH 2ko lagunok, eta gaia borobiltzeko asmoz, EITBren Miramongo egoitzan egon gara aste honetan. Bertako instalazioak ezagutu, eta funtzionamendua bertatik bertara ikusteko aukera izan dugu!!

Koldo Mitxelenako

Urtero bezala, aurten ere asko izan dira Koldo Mitxelena literatur lehiaketan parte hartu duten ikasleak, eta saridun eta aipatuen izenak jakin ditugu aste honetan. Zorionak saridunei, aipamen berezia jaso dutenei eta parte-hartzaile guztiei!

Artea familian

Beste tailer bat prestatu dugu artista liburuen inguruan. Oraingo honetan koloreak izango ditugu protagonista! Prest zaudete berriro ere, gurekin batera artista liburu magiko bat sortzeko? Oraingo honetan koloretako paperak erabiliz eta transparentziarekin jolastuz,  artista liburu liluragarri bat eraikiko dugu.