Skip to main content

Albisteak

LH6
Aste honetan bertsotarako plaza bihurtu dugu gure aretoa. Hiruhileko honetan buru-belarri aritu gara LH6ko ikasleok bertsolaritza lantzen, eta bertso-saio bikainez gozatzeko aukeraz izan dute beren gurasoek eta LH5eko ikasleek.
BATX1
Batxilergoko lehen mailako Ikus-entzuneko ikasleok Tabakaleran izan ginen atzo Zinemaraaaa programaren eskutik, eta euskal zinemagile gazteek egiten dituzten ekoizpenen kalitateaz ohartarazteko aukera izan dugu.
BATX2
Asteartean, Batxilergo 2ko Lur Ingurumen Zientzietako ikasleok Zurriola hondartzara joan ginen bertako mikroplastikoen inguruko zenbaketa egitera.
Musika Eskola
Zurriola Musika eta Dantza Eskolan ere iritsi gara lehen hiruhilekoaren amaiera. Aste honetan, LH 3tik aurrerako Musikako ikasleen gurasoek lehen ebaluazioaren txostenerako esteka jaso duzue e-mailez.
OROKORRA
Azken urteotan, COVIDa dela eta bertan behera gelditu ondoren, aurten berriz ere Olentzerorekin Groseko kaleetan irteteko aukera izango dugu abenduaren 24an.
OROKORRA
Badatoz gabonak eta jarraian dituzue ikasleekin kantatuko ditugun doinuak.
OROKORRA
Festa-eguna dugu abenduaren 21a Donostian, eta guztiok animatu nahi zaituztegu Ikastolak jarriko dituen postuetara gerturatu eta txistorra jatera!
OROKORRA
Atzo burutu zen Ikastolako Urteko Batzarra. Beste gai batzuen artean, aurreko ikasturteko emaitzak eta ikasturte honetako aurrekontuak aurkeztu ziren, eta balorazio pedagokioaren eta erronka nagusien berri ere eman zen.