Skip to main content

Musika Eskola

Zurriola Musika eta Dantza Eskolan ere iritsi gara lehen hiruhilekoaren amaiera. Aste honetan, LH 3tik aurrerako Musikako ikasleen gurasoek lehen ebaluazioaren txostenerako esteka jaso duzue e-mailez. HH 4-tik LH 2-rako ikasleen familiek, aldiz, ikasleek egindako bideoak ikusi ahal izango dituzue gaurtik aurrera webgunean, haurraren jaiotze-urtea pasahitz moduan erabilita. Zorionak eta urte berri on denoi!