Skip to main content

Albisteak

DBH2
Azken bi asteotan DBH2ko ikasleak euskarazko wikipedia osatzen aritu gara. Horren emaitza 20 artikulu berriren sorkuntza izan da.
OROKORRA
Ategorrietako eraikina inauguratu genuenetik hezkuntza munduko hainbat eragileren bisita ugari jasotzen ari gara.
OROKORRA
Iritsi dira Kaldereroak Hungariatik, gure kriseilu, lapiko eta pertzak konpontzeko prest! Goizean Soroan aritu dira kantuan eta dantzan, eta arratsaldean Groseko kaleetan zehar ibiliko dira kaleak kantuz eta kolorez betetzen!
LH1
Ikastolara etortzeaz gain, Domus Vi zaharren egoitzan ere egon dira Kaldereroak, bertakoekin Hungariako kantak eta dantzak partekatuz.
OROKORRA
Izen-emate berriak direla eta, goizeko 08:00etako autobusaren bigarren itzulian ez dago plaza librerik, eta, beraz, astelehenetik aurrera ezingo dugu itzuli horretarako garraio-txartelik saldu.
LH3
LH 3ko ikasleok igeriketa-ikastaroa egiten ari gara aurten, Intxaurrondoko kiroldegian. Ostiralero joaten gara bertara, eta GKAIko ikasleak ditugu begirale.
HH-LH
Inauteriak iragartzera etorri dira asteburu honetan Kaldereroak, bi aste besterik ez direlako falta inauterietarako.
LH4-6
LH4ko eta LH6ko ikasleok goizpasa joan gara gaur Euskadiko Oskestra Sinfonikoaren egoitzara, Living room music ikuskizunaz gozatzera. Zentzumen guztiak martxan jarri ditugu, eta punta-puntako lau musikarik erritmo, soinu, kolore eta argi jolasez busti dituzte inguruak.