Skip to main content

Albisteak

LH1
Greziar Olinpiadak antolatu ditugu astelehenerako LH 1eko lagunok, eta aste honetan Soroara joan ginen, HH5eko lagunei olinpiadak ikustera etortzeko gonbidapenak ematera. Urduri gaude eguna noiz iritsiko!!!
LH4
Asteazkenean, LH 4ko ikasleak Txuri Urdin izotz jauregian izan ginen. Batzuek aurretik esperientzia bazuten ere, gutako askorentzat lehen aldia izan zen. Hori zilipurdi, irristada eta barre pila egin genuena, Ikaragarri ondo pasa genuen!!
OROKORRA
Aste honetan atera da Zaporeak elkartearen biltegitik Lesboseko errefuxiatuentzat Zurriola Ikastolan egin genuen bilketa. Gure ekarpenekin kamioia bildu, eta Lesbosera bidean dira Zaporeak elkarteko bolondresak. Bejondeiela!
DBH4
DBH4ko Filosofiako ikasleok San Telmo Museoan izan gara aste honetan, garunaren inguruko erakusteka ikusten. Ezagutzen dugun objekturik konplexuena da, eta maila zientifikoan zein filosofikoan zalantza gehien sortzen dituena.
BATX
Batxilergoko ate-irekiak eta matrikulazioa gertu ditugu, eta Arte Batxilergoa ezagutzera emateko bideo eder hau prestatu dugu! Zabaldu ezazue zuen sareetan!
OROKORRA
Datorren ostegunean, martxoak 14, Irunen hasiko da Korrika, eta horrekin batera etxeetara ere iritsiko zaizue Euskal Herriari buelta eman beharra. Ikasleen bidez Gurasoen Euskara Batzordeak sortutako 10 EGUN ETA 11 ERRONKA! jolasa sartuko da zuen etxeetara. Adi egon, mundiala da eta!
GURASOAK
Ikastolako 3 eraikinetako batean idazkari eta administrari lanetan aritzeko langile baten bila gabiltza. Hona deialdiaren baldintzak. Zabaldu mezua Ikastolako guraso eta lagunen artean!
OROKORRA
Gaur dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta berdintasunaren aldarrikapena egin dugu Ikastolan! Gure aldarriekin apaindu dugu Ikastola, eta Hurran dantzan erreibindikatu dugu egunero dela M8!