Skip to main content

Albisteak

OROKORRA
Dagoeneko eskura dugu Ikastolen Elkarteko Zirimola aisialdi taldeak uda honetarako egin duen eskaintza! Goza dezagun udaz euskaraz!
OROKORRA
Artezkaritza Kontseiluko karguetan aldaketak izan ditugu aurten, eta, besteak beste, lehendakari kargua da berritu denetako bat. Eskerrik beroena eman nahi diogu urtez lehendakari izan den Unai Arrizabalagari, egin duen lanagatik eta izandako dedikazioagatik, eta ongi etorria eman nahi diogu aurrerantzean Ikastolako lehendakari izango den Imanol Vidali!!
LH5
Ekosistemak ikasten ari garenez, LH5eko ikasleak Plaiaundira joan ginen ostegunean, bertako hegaztiak behatzera. Zikoinak, ahateak, antzarak... Bertatik bertara ikusteko aukera paregabea izan genuen!!
LH4
Asteartean, LH 4ko ikasleak Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldiaz gozatzera hurbildu ginen Kursaalera. Bertan kontatuko istorioarekin bat eginez, maskarak prestatu genituen aurretik Ikastolan, eta jo zituzten piezak koreografia politekin lagundu genituen.
HH-LH
Aurten ere udaberriko oporraldietarako egonaldiak antolatu ditugu Zurriola Ikastolan, Bera Bera elkartearekin elkarlanean, HH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat. Bi txanda izango dira: martxoaren 25etik 27ra bitartekoa batetik, eta apirilaren 2tik 5era bitartekoa bestetik.
HH-LH
Soroa eta Ategorrietako atarietan zenbait jarrera desegoki antzematen ari gara arratsaldeetan, eskola-ordutik kanpo atariak irekita mantetzen diren tarteetan: larruzko baloiak eremu desegokietan, barandak txirristra bezala edo eskalatzeko leku bezala erabiltzea, kontainerrak lekuz mugituz jolastea edota barrura sartzea, txakurrak Ikastola barrura sartzea, patinete eta patinekin ibiltzea… Familiei ere dei egiten dizuegu guztion artean halako jarrerak saihestu ditzagun.
OROKORRA
Hilabete baino gutxiago falta da 23. Korrika Donostiatik pasatzeko, eta, beti bezala, Zurriola Ikastolak ibilbide ofizialeko kilometro bat babestuko du. Aurtengoan, jangelako langileak omendu nahi ditugu, egunero-egunero gure seme-alabek goxo-goxo bazkaldu dezaten egiten duten lanagatik. Horretarako, Ikastolako langileon artean lanean urte gehien daraman Idoia Arcelusek eramango du lekukoa.
ANTZERKI ESKOLA
Datorren martxoaren 1ean, "Infinitum” lana estreinatuko du Zurriola Antzerki Eskolako amateur taldeak, 19:30ean Kontadoresen. Bertan bizitzaren inguruko galdera mordoa izango dugu, fartsatik abiatuta eta oso modu umoretsuan! Animatu taldeak sortutako bidaia honen lehen ikusleak izatera!