Skip to main content

Albisteak

DBH-BATX
Mugikorren eta sare sozialen inguruko kezka gero eta handiagoa da, eta aurten ere ikasle eta gurasoentzako formakuntza-saioak antolatu ditugu, Orain Prebentzioa elkartearen eskutik.
OROKORRA
Hitza aldizkariak Zurriola Ikastolako Teknoiz guraso-taldeari elkarrizketa egin dio aste honetan. Mugikorraren erabilera goiztiarraz kezkatuta, 2021ean sortu zen Teknoiz taldea, eta orduz geroztik gurasoen artean kontzientzia pizteko lanean dihardu.
GURASOAK
Opari berriak jaso aurretik garbiketa egin ohi dugu etxe askotan, eta hori aprobetxatuz, Ikastolako liburutegiak hornitzeko laguntza-eske gatoz gaurkoan. Beraz, oso zaharrak ez diren eta egoera onean dauden euskarazko, gaztelerazko edo ingelesezko liburu sorta bat baldin baduzue (edozein etaparako), seme-alaben bidez tutoreari helarazi. Eskerrik asko!
OROKORRA
Zurriola Ikastola IKEk bere Ohiko Batzar Orokorra egingo du abenduaren 19an, asteartez, arratsaldeko 19:00etan Hurrako areto nagusian. Ikastolako bazkide guztioi dei egiten dizuegu parte hartzera.
LH
Joan den asteko Ikastolarako bideen mugikortasun ohituren inkestaren emaitzen argitarapenarekin jarraituz, Mugikortasun Batzordeak ZURRIOLAKO ESKOLA-BIDEAK sustatzea du helburu, LHko ikasleak Ikastolara taldean etor daitezen.
BATX2
Batxilergo 2ko gurasoek orientazio akademikoari buruzko saioa izan zuten asteazken arratsaldean, hurrengo ikasturtetik aurrera beren seme-alabek eskura dituzten bideak eta horien prozedurak hobeto ezagutzeko. Urte garrantzitsua da aurtengoa, eta famailiek ere beren papera dute hartu beharreko erabakietan.
HH
Aurten ere, azaroaren 25aren harira, EZ DIO MUNSTRO TXIKIK ipuinaren lanketa egin dugu HHn. Batzuk txotxongiloak egin, eta beste batzuk ormairudi ederrak egin ditugu. Lan ederra izan da!!
MUSIKA ESKOLA
Abiatu ditugu Musika Eskolaren lehen hiruhilekoko emanaldiak! Asteartean MUSIKALEAN egin behar genuen, auzoko kaleetan, Santa Xixili eguna ospatzeko, baina eguraldiaren eraginez Hurran ospatu behar izan genuen. Ea hurrengoetan zorte handiagoa dugun!!