Skip to main content

Albisteak

HH-LH
Aurtengo neguko oporretan ere egonaldiak izango ditugu gure Ikastolan. Bera Bera elkartearekin batera elkarlanean. HH 3-4-5 eta LHko ikasleek gure espazioetan euskaraz aisialdiaz gozatzeko aukera izango dute.
BATX2
Batxilergo 2. mailako ikasleek orientazio akademikoko saioak eta hainbat zentroren bisitak jaso dituzte aste honetan, eta orain gurasoen txanda da. Izan ere, gurasoek ere prozesu honetan parte-hartze oso garrantzitsua izaten duzue.
DBH4
Iaz Plastika ikasgaian collagea landu eta Euskarakoan atsotitzekin aritu ostean, biak uztartu eta 2024 urterako egutegi bikaina egin dute DBH4ko ikasleek. Ikasturte honen amaieran ikasbidaia izango dute, eta egutegi hauen salmentaren bitartez bidaiarako laguntza jasoko dute.
OROKORRA
Euskal Herriko Ikastolen jardunaldi pedagogikoetan parte hartu dugu atzo eta gaur Zuzendaritza Taldeko kideok. Bertan, Ikastolen Hezkuntza Marko Orokorra izan dugu aztergai, atalez atal. Interesgarria bezain mamitsua izan da hezkuntza paradigma aldaketaren inguruko lanketa!
LH
Erdi Aroa landu eta gelan gazteluak eraiki ondoren, asteartean Donostiako historia gertutik ezagutzera joan ginen Alde Zaharrera eta Urgull mendira. Garai bateko harresiak ikusteko aukera izan genuen. Primerako eguna pasa genuen!!
LH4
Astelehenean, LH 4ko ikasleok Bretxako azoka ezagutzera joan ginen. Bertan, baserritarrekin, harakinekin zein bestelako langileekin hizketan aritu ginen, beren produkuen jatorriaz, bezeroen adinaz, hizkuntza ohiturez eta euskal baserriaren etorkizunaz.
LH5
Ingurunean unibertsoa lantzen aritu ostean, LH 5eko ikasleak Eureka Zientzia Museoan izan ginen asteartean. Planetariumean, urtaroen inguruko tailerrean eta museoko txoko ezberdinetan oso ondo pasa genuen!
LH6
Asteazkenean, LH6ko ikasleok Zumaian egon ginen. Algorriko interpretazio-zentroan informazio oso interesgarria entzun ondoren, Flysh-a ikustera joan ginen. Bertatik bertara lurrak urteetan zehar izan duen bilakaera ikusteko aukera izan genuen!