Skip to main content

Albisteak

GURASOAK
Hemen da berriro Gipuzkoako Foru Aldundiaren TREBAGURASO programa, gurasoentzako doako prestakuntza-eskaintza. Ikastolan egiten ditugun formakuntza-saioez gain, eskaintza hau ere zuen eskura jarri nahi dugu, ezinbestekoa iruditzen baitzaigu gurasoen prestakuntza seme-alaben heziketan bidelagun izateko!
GURASOAK
Iazko ikasturtean, Jangela Batzordea martxan jarri eta bertan parte hartzeko deialdia zabaldu genuen. Era berean, galdetegi bat bidali zen jangela erabiltzaileen familiek puntu ezberdinen inguruan bere iritzia eman zenezaten.
OROKORRA
Gainera lagun edo familia artean bada, dibertigarriago eta nola ez, euskaraz! Ikastolarako joan etorriak egiten dituzuen familia eta ikasleei eskerrak eman nahi dizkizuegu Gurasoen Mugikortasun Batzordetik, Ikastola ingurua seguruagoa eta arnasten dugun airea garbiagoa izan dadin egiten duzuen ahaleginagatik!
GURASOAK
Aurten ere, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ikusgarri egiteko hainbat jarduera burutu ditugu ikasleekin. Baina ikasleez gain, guraso talde bat ere animatu zaigu Gurasoen Hezkidetza Batzordea martxan jartzera.
OROKORRA
Badator euskararen egun handia, eta Ikastolan prestaketa lanetan ari gara. Euskararen eta euskal hiztunon eskubideak aldarrikatzeko asmoz, ekintzaz beteriko eguna izan dugu hurrengo ostirala: kantu-emanaldiak, euskararen inguruko lehiaketak, hausnarketak, Argitxoren bisita, jolasak…
LH1
LH1eko ikasleok Ekainberrira joan ginen asteartean. Lehen gizakiak lantzen ari gara, eta bertan garai hartako tresnekin aritu ginen lanean: animalia hezur, ikatz eta buztinarekin.
OROKORRA
Azken egunotako albisteek gure beldurrak piztu eta gure kezkak areagotu dituzte. Baina, zorionez, gero eta kontzientziazio handiagoa eta informazio gehiago dugu.
OROKORRA
Biriatuko Ikastolak laguntza eske jo du gainerako Ikastolongana, eta beren proiektua babesteko gabonetako produktuak jarri nahi ditu gure eskura. Hauta itzazue gustukoen dituzuenak, eta egin eskaera galdetegi honen bidez!