DBH 2ko ikasleok XX. Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoetan parte hartu dugu aste honetan! Ikastolan aurrekanporaketa egin dugu, lurralde mailako lehiaketara zein ordezkari bidali erabakitzeko.
DBH4ko Filosofiako ikasleok San Telmo Museoan izan gara aste honetan, garunaren inguruko erakusteka ikusten. Ezagutzen dugun objekturik konplexuena da, eta maila zientifikoan zein filosofikoan zalantza gehien sortzen dituena.
Aurten DBH 4 egiten ari diren ikasleen familientzat orientazio akademikoko saio bat antolatu dugu, datorren martxoaren 13rako. Hurrengo ikasketei begirako informazioa jasoko duzue orientatzaile akademikoaren eskutik, ikasleek hartu beharreko erabakietan bidelagun izan zaitezten.
DBH 2ko Ongizate Fisiko eta Emozionaleko ikasleok Yoga landu dugu bigarren ebaluazioan, eta Soroara hurbildu gara gaur, HH5eko ikasleei ikasitakoa erakustera. Zeinen polita den ikasitakoa txikiekin partekatu ahal izatea!
DBHko Ikasleen Euskara Batzordeak lehiaketa musikatua antolatu du, eta urtarrilaren 29tik gaur arte egon da martxan DBH osoan. Euskal kultura eta aisia uztartzeko asmoz antolatu da kanpaina, eta gaur jakin dugu nor izan diren irabazleak! Zorionak Inge, June, Malen eta Maria!! Eta eskerrik asko antolaketa lanetan aritu zareten guztioi!
DBH 2ko ikasleok aste honetan amaitu dugu euskarazko Wikipedian egin dugun lana. Denera 25 artikulu berri sortu ditugu Txiegin kipedia atalean: pertsonaiak aukeratu, testuak sortu, zuzendu, editatu eta igo ditugu elkarlanean. Hona hemen sortutako artikulu baten adibidea, gertukoa dugun norbaitena gainera!
DBH 2ko hainbat ikasle Eretan izan ginen aurreko asteburuan, Ikastolako irakasle eta Ikastolen Elkarteko begiraleek lagundurik. Elur oso gutxi zegoen arren, eskiatzeko aukera izan genuen, eta asteburua lagunekin pasatzea beti da zoragarria!!
DBH 3ko ikasle diren Jone eta Brunok elkarrizketa interesgarri hau idatzi dute Irutxuloko Hitzarako. Bertan, jangelako langileek emandako informazioarekin, gure jangelaren ezaugarri eta helburuak zabaldu dituzte astekari honen irakurleen artean.
Aste honetan, Euskarabenturako lagunak izan ditugu DBH 4 eta Batxi 1eko geletan, euskal geografia, kultura eta historia lagunartean ezagutzera eramango dituen oinezko espedizioa aurkezten.
DBH 4ko ikasleok 2024. urterako egutegi berezi bat sortu dugu, collage teknika eta euskarazko atsotitzak uztartuz. Datorren astean, Soroa eta Ategorrietako atarietan salgai jarriko ditugu, Soroan astelehenean eta Ategorrietan asteartean.