Hitzaldia ikastola ereduaz

Datorren asteazkenean, maiatzak 15, 17:30ean Zigor Ibarzabal Ikastolen Elkarteko Zuzendari Pedagogikoak hitzaldia emango du Hurran. Ibarzabalek Ikastolen proiektu pedagogikoaz arituko da. Ibarzabalen hitzaldia handik astebetera osatuko da Beñat Azurmendi EHIko Prestakuntza arduradunak HHko markoaz egingo duen hitzaldiarekin. Bi emanaldi hauek ekainean gurasookin egingo dugun Zurriolako Hezkuntz Proiektuaren proposamen aurkezpenaren egitarauaren barruan kokatzen dira.