Skip to main content

Albisteak

BATX2
Batxilergo 2ko gurasoek orientazio-akademikoari buruzko saioa izan zuten atzo arratsaldean, hurrengo ikasturtetik aurrera beren seme-alabek eskura dituzten bideak eta horien prozedurak hobeto ezagutzeko.
OROKORRA
Ikasleen Euskara Batzordeko kideok gure burua eskaini dugu Hurrako frontoian agertu ziren pintadak estaltzeko, margoketa lanak burutzen diren bitartean.
OROKORRA
Asteazken honetan egin dugu Ategorrietako eraikinaren inaugurazio ofiziala. Zurriola Ikastolako eta Ikastolen Elkarteko ordezkariekin batera, Udaleko, Foru Aldundiko eta Hezkuntza Saileko ordezkariak ere izan genituen bertan.
HH
Azaroaren 18an Euskaraldiari hasiera eman genion, eta Argitxok ekarritako Ahobizi lepokoekin hitz eta pitz euskaraz ari gara etengabe.
OROKORRA
Emakumeen kontrako indarkeariaren aurkako eguna da gaur, eta aldarrikapen horrekin bat egiteko ekimen ugari izan ditugu Ikastolan ere.
DBH2
Gogoratu datorren asteazkenean, azaroak 30, egingo dugula DBH 2ko gurasoentzako teknologia berrien sentsibilizazio-saioa.
HH-LH
Gogoratu neguko oporraldirako egonaldiak antolatu ditugula Ikastolan, Bera Bera elkartearekin elkarlanean.
OROKORRA
Datorren ostiralean, abenduak 2, ospatuko dugu Euskararen Eguna Ikastolan, hainbat ekimenen bidez.