Skip to main content

Albisteak

BATX1
Azterketak amaitu ostean, bi eguneko erronka bati aurre egin diogu Batxilergo 1eko ikasleok. Modu kooperatiboan lan eginez, XXI. mendeko gizartean bizitzeko behar ditugun ezaugarrien inguruko hausnarketa egin dugu.
BATX2
Orientazio akademikoko saioak izan ditugu Batxilergo 2ko ikasleok aste honetan. Batetik, hainbat unibertsitatetako adituak etorri dira graduen inguruko informazioa ematera.
LH4
Ostegunean, LH 4ko ikasleok Bretxako azokara joan ginen baserritarrak elkarrizketatzera. Garaian garaikoa jatea eta bertako produktuak kontsumitzea oso garrantzitsua dela ikasi genuen.
HH
Zurriola Ikastolako HHko espazioak eta proposamen pedagogikoa ezagutu nahi badituzu, EMAN IZENA azaroaren 26an, larunbat goizean, egingo ditugun bixita ezberdinetan parte hartzeko.
OROKORRA
Asko entzuten ari gara medioetan Hezkuntza Lege berriaren inguruan, baina garbi al dugu zein eragin izango duen Ikastolen izaera eta bizi-iraupenean? Ikastolen Elkarteak argitaratu duen azken aldizkarian, giltzarri diren gaiei buruzko ikuspuntua azaldu du.
LH2
LH 2. mailako lagunok burubelarri gabiltza Erdi Aroa lantzen. Joan den astean hondartzan gazteluak egiten aritu ondoren, ikastolan materiala berrerabiliz ekin diegu gaur eraikuntza-lanei.
LH3
LH 3ko ikasleak ostiralero igeriketa saioak egiten ari gara Intxaurrondoko kiroldegian. LH 3Akoen txanda izaten ari da asteotan, eta aurrerago LH 3B eta LH 3C-koen txanda iritsiko da.
OROKORRA
Bi aste falta dira Euskaraldia hasteko, eta hilabete Euskararen Egunerako! Aurten ere, egitarau berezia izango dugu gure hizkuntza aldarrikatzeko.