Skip to main content

Albisteak

HH-LH-DBH
Hezkuntza Sailak data zehatzak oraindik argitaratu ez dituen arren, matrikulazio garaia otsaila hasieran izango dela aurreikusten dugu. Oporren bueltan harremanetan jarriko gara interesa agertu duzuen familia guztiekin.
OROKORRA
Gabonetako oporren atarian gaude, eta Gurasoen Euskara Batzordetik gogorarazi nahi dugu zein garrantzitsua den ikastolatik kanpo ere gure haur eta gaztetxoei euskarazko baliabideak eskaintzea.
LH4-5-6
Musika eta Dantza Eskolako LH 4, 5 eta 6ko ikasleok San Jose de la Montaña zaharren egoitzan izan ginen, Gabon kantak abestu eta dantzatzen, eta gaur LH 2ko lagunok Domus Vi egoitzan izan gara. Zeinen polita den inguruan giro polita zabaltzea!
LH
Ategorrietako atarian hiruhilekoan zehar ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Beraz, deia egiten dizuegu hurrengo astelehen eta asteartean, abenduaren 18 eta 19an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera.
OROKORRA
Badatoz Olentzero eta Mari Domingi, eta oparien zerrendak egiten hasiko dira laster zuen seme-alabak. Opari ez sexisten zerrendaz gain, aurten liburu moreen zerrenda ere bidaltzen dizuegu. Hausnarketa eginez, mundua pixkanaka alda dezagun, hezkidetzan oinarrituz. Aldaketa ñimiñoei esker gertatzen baitira eraldaketarik handienak!!
OROKORRA
Badatoz gabonak eta jarraian dituzue ikasleekin kantatuko ditugun doinuak.
HH
Abenduaren 2an, familiarteko arte-tailerra egin genuen berriro Ikastolan! Oraingo honetan “Begiratu leihotik” liburua izan genuen protagonista, eta kollagea erabiliz liburu bitxi bat eraiki genuen.
LH6
Aurten ere bertsotarako plaza bihurtu dugu gure antzerki aretoa. Hiruhileko honetan buru-belarri aritu gara LH6ko ikasleok bertsolaritza lantzen, eta bertso-saio bikainez gozatzeko aukera izan dute familiek. Zorionak bertsolari txiki guztiei!