Skip to main content

Ategorrietan arropa berreskuratu

Ategorrietako atarian ikasturtean zehar ikasleek utzitako aterki, jertse eta antzekoak pilatzen joan zaizkigu. Berriro ere deia egiten dizuegu hurrengo ostegunean, ekainaren 7an, arratsaldeko 16:30ean Ategorrietako atarian erakusgai jarriko ditugun arropa eta aterkiak begiztatzera, eta, zuen seme-alabenak badira, hauek jasotzera. Jasotzen ez direnak gobernuz kanpoko erakunde batera bideratuko dira behar duten haurrek erabil ditzaten.