Skip to main content

Mozorroa, librea!

Gertu ditugu inauteriak, eta hurrengo ostiralean mozorro librearen eguna izango da Ikastolan! Agenda 30 eta Hezkidetza taldekoek zera eskatu nahi dizuegu: inauterien benetako izaerara itzuliz, etxean ditugun galtza, beroki, zapi, oihal zaharrak atera eta mozorro politak sor ditzakegu, originaletan originalenak! Gure planetak eskertuko digu! Gainera, mozorro ez-sexistak bultzatzea ezinbestekoa da, betiko estereotipo eta rol-etatik atera eta irudimena martxan jarriz: animaliz, lorez, txorimaloz, pirataz, erraldoiz… Aurten inauterien konpartsarik aterako ez dugun arren, euskal inauterietako mozorroak ere aukera bikaina dira mozorro librearen egunerako. Mila aukera, mila mozorro!