Skip to main content

Igandean Santa Ageda bezpera!

Igandean dugu Santa Ageda bezpera, eta festa-giroan Groseko kaleetara ateratzeko dei egiten dizuegu guztioi! 17:30ean izango dugu hitzordua Hurran, entsegu txiki bat egin eta 18:30ean ateratzeko. Baserritar jantziak edota atorra iluna eta baserritar zapia janztearekin nahikoa izango dugu. Hemen dituzue abestuko ditugun letrak, asteburuan praktikatzen joateko!