Skip to main content

Mugikortasuna martxan. IZENA EMAN!

Mugikortasun Batzordeko gurasoek lanean jarraitzen dute zuen seme-alaben ikastolarako joan-etorria jasangarriagoa eta seguruagoa izan dadin. Bide ohikoenak identifikatu, seinalizatu eta LH4-6 bitarteko ikasleak elkarrekin eta modu autonomoan ibilbideak egin ditzaten animatzeko ekimenak dituzte oraintxe esku artean. Egiteko honetan eta datozenetan aritzeko kide gehiago behar dituzte, ordea. Beraz, ANIMATU eta eman izena!