Skip to main content

Guraso-eskola: "LHko gazteak eta mugikorrak"

Mugikorren eta sare sozialen gehiegizko erabilerak zenbait kalte ekartzen dizkiote haur eta gazteei, eta ikerketek diote arreta hor jarri behar dugula. Honi guztiari heltzeko, Bidelagun taldearen eskutik hitzaldi-tailer batzuk eskainiko ditugu otsailaren 8an LH5eko ikasleentzat lehenik eta gurasoentzat ondoren. LH5ekoez gain, LH4 eta LH6ko gurasoak ere gonbidaturik zaudete, zuentzat ere baliagarria izan baitaiteke hitzaldi hau. Zirkular honetan dituzue informazio guztia eta izen-emate galdetegia.