Skip to main content

Euskara ikastaroa gurasoentzat

Urriaz geroztik, guraso talde bat euskara ikasten ari gara Ikastolan astean lau orduz, Hitzez euskaltegiaren eskutik. Oso gustura aritu gara, eta asko ikasi dugu gainera! Otsailean amaituko dugu lehen ikastaroa, eta hortik aurrera jarraitu ahal izateko guraso gehiagoren beharra dugu! Anima zaitezte astelehen eta asteazkenetan 09:00etatik 11:00etara Ategorrietan euskara ikastera (egun eta orduak moldagarriak dira)!! Interesa duzuenok jarri harremanetan idazkaritzarekin.