Skip to main content

Hezkidetzan ere guraso batzordea martxan!

Aurten ere, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ikusgarri egiteko hainbat jarduera burutu ditugu ikasleekin. Baina ikasleez gain, guraso talde bat ere animatu zaigu Gurasoen Hezkidetza Batzordea martxan jartzera. Arlo honetan ere, familia eta ikastolaren arteko elkarlana ezinbestekoa baita. Eman izena zuen seme-alaben heziketa integralean hezkidetzaren ikuspuntua indartzen laguntzeko!