Skip to main content

Gurasoentzako doako trebakuntza

Hemen da berriro Gipuzkoako Foru Aldundiaren TREBAGURASO programa, gurasoentzako doako prestakuntza-eskaintza. Ikastolan egiten ditugun formakuntza-saioez gain, eskaintza hau ere zuen eskura jarri nahi dugu, ezinbestekoa iruditzen baitzaigu gurasoen prestakuntza seme-alaben heziketan bidelagun izateko! Lehen hitzaldia datorren astean izango da, Okendo Kultur Etxean, “Haurren emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak” izenburupean. Treba gaitezen guztiok!