Skip to main content

Artea familian

Beste tailer bat prestatu dugu album ilustratuen inguruan. Oraingo honetan “Begiratu leihotik” liburua izango dugu protagonista! Nori ez zaio gustatzen leihotik begiratzea? Eta leihoen barnean gertatzen dena irudikatzea? Guri are gehiago! Prest zaudete gurekin batera liburu berri bat plazaratzeko? Oraingo honetan kollagea erabiliz liburu bitxi bat eraikiko dugu. Gu ere izan gaitezke egile! 

 

Esperimentazio eta adierazpen artistikoaren bitartez, jolasaren bitartez eta haurrek beraien familiako kideekin elkarlanean, teknika grafiko zein proposamen artistiko desberdinak jorratzea dugu helburu, espazio atsegin eta dibertigarri bat sortuz.

 

Honela HH3-5 mailako ikasleentzat “Begiratu leihotik” liburua sortzeko tailer bat antolatu dugu abenduaren 2an, larunbata, Soroako eraikinean. Tailerra 2 ordukoa izango da, 10:30etik 12.30era bitarte.

 

Izena emateko idatzi arteeskola@zurriolaikastola.eus helbidera, azaroaren 28a baino lehen.

  • E-mailaren gaian “HH tailerra” jarri mesedez.

Beharko ditugun datuak honako hauek dira:

  • Ikasleen izen abizenak eta maila/gela
  • Kontaktuko telefono zenbaki bat

Tailerren prezioa honakoa da:

  • Haur 1 + gurasoak: 18 €
  • Bigarren anai-arreba: 7 euro €