Skip to main content

Musika eta Dantza Eskolaren emanaldia

Martxoaren 18an, larunbata, Zurriola Musika eta Dantza Eskolaren emanaldia egingo dugu arratsaldeko 17:00etan, Ategorrietako Zuhaizti eskolan. Talde ugarik parte hartuko dute emanadlian: LH2ko musikako ikasleek, LH 3tik 6rako kantu taldeak, gurasoen pandero taldeak, LH4ko dantzariek eta musika tresnen talde desberdinek. Urtean zehar ikasitakoa erakusteko aukera polita izango da!