Skip to main content

LH 4koak Albaolan

Asteazkenean, eguzkia lagun genuela Pasaiara joan ginen egunpasa LH 4ko ikasleok. Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu genuen. Bertan, eraikitzen ari diren XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika ikusteko aukera izan genuen, baita euskaldunak balearen arrantzan nola aritzen ziren ikasteko ere. Ondoren ederki bazkaldu eta lagunekin jolasean ibili ginen. Oso egun polita izan zen!