Skip to main content

Orientazio akademikoa

Orientazio akademikoko saioak izan ditugu Batxilergo 2ko ikasleok aste honetan. Batetik, hainbat unibertsitatetako adituak etorri dira graduen inguruko informazioa ematera, eta, bestetik, Ikastolako orientatzaile akademikoak gure etorkizuneko ibilbideei buruzko saioak eskaini dizkigu. Laguntza aparta une erabakior honetan!