Skip to main content

Erdi Aroko gazteluak

LH 2. mailako lagunok burubelarri gabiltza Erdi Aroa lantzen. Joan den astean hondartzan gazteluak egiten aritu ondoren, ikastolan materiala berrerabiliz ekin diegu gaur eraikuntza-lanei. Oraingoan 6. mailako lagunak izan ditugu ondoan, eta gaztelu zoragarriak egin ditugu.