Skip to main content

Guraso-eskola: “Teknologia berriei mugak jartzen”

Mugikorren eta sare sozialen erabilera asko handitu da haur eta gazteen artean azken urteotan, eta gero eta ikerketa gehiagok arreta hor jarri behar dugula agerian uzten dute. Honi guztiari heltzeko, Bidelagun taldearen eskutik bi hitzaldi-tailer eskainiko ditugu azaroan, LH4-5eko gurasoentzat alde batetik, eta, iaz egindako lanketari jarraipena emanez, LH6eko gurasoentzat bestetik. Hitzaldi horietan mugikorren erabilera atzeratzeko gure ikastolan sortutako Teknoiz guraso taldeak ere parte hartuko du. Zirkular honetan dituzue informazio guztia eta izen-emate galdetegiak.