Skip to main content

Zurriola Ikastola Danborra

Datorren urtarrilaren 20an Zurriola Ikastolari egokituko zaio Haur Danborradako pertsonaiak ordezkatzeko ohorea! Asteazkenean egin zuen Donostiako Festak-ek zozketa, eta bertan hartu zen erabakia. Ikastolako Haurren Danborrada Batzordea eta Zuzendaritza Taldea antolakuntza-lanetan hasiko dira orain, dagokion prozedura eta informazioa lehenbailehen helarazteko.