Skip to main content

Mugikortasun-plana

Zuen seme-alaben ikastolarako joan-etorriak seguruak izan daitezen, ohitura osasuntsuak garatu ditzaten, eta ingurumena guztion artean zaintzeko helburuarekin, Zurriola Ikastolako Mugikortasun Plana burutuko dugu datozen hilabeteetan. Horretarako, galdetegi hau betetzeko eskatzen dizuegu (eraikin bakoitzeko bat). Maiatzean bete zenutenoi, berriro betetzeko eskatzen dizuegu, informazio desberdina biltzen baitu oriango honek. Ahalik eta familia gehienen ohituren informazioa jasotzea ezinbestekoa da osatuko dugun Plana eraginkorra izan dadin. Erantzunen kudeaketaren bitartez Plana diseinatzeko lanetan arituko den Mugikortasun Batzordean parte hartu nahi izanez gero, zuzendaria@zurriolaikastola.eus helbidera idatzi, mesedez.