Skip to main content

Ategorrieta

Azkenean iritsi da Ategorrietako eraikin berria estreinatzeko momentua!! Zain egon gara azken urtean, baina merezi izan du itxaroteak! Gogotsu hasi gara bertako haur eta langileok, proiektu pedagogikoari loturik diseinatu den eraikin honetara egokituz, eta pixkanaka-pixkanaka antolaketa guztia martxan jarriz! Osasunez urratu dugu zalantzarik gabe! Irudi batzuk ekarri nahi izan dizkizuegu gaurkoan, Ategorrieta jendez beteta nolakoa den ikusteko.