Skip to main content

HH

Artea familian

Beste tailer bat prestatu dugu artista liburuen inguruan. Oraingo honetan koloreak izango ditugu protagonista! Prest zaudete berriro ere, gurekin batera artista liburu magiko bat sortzeko? Oraingo honetan koloretako paperak erabiliz eta transparentziarekin jolastuz,  artista liburu liluragarri bat eraikiko dugu.

Udaberriko egonaldiak

Pasa den astean esan bezala, aurten ere udaberriko oporraldietarako egonaldiak antolatu ditugu Zurriola Ikastolan, Bera Bera elkartearekin elkarlanean, HH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat. Bi txanda izango dira: martxoaren 25etik 27ra bitartekoa batetik, eta apirilaren 2tik 5era bitartekoa bestetik.

Udaberriko egonaldiak

Aurten ere udaberriko oporraldietarako egonaldiak antolatu ditugu Zurriola Ikastolan, Bera Bera elkartearekin elkarlanean, HH3tik LH6ra bitarteko ikasleentzat. Bi txanda izango dira: martxoaren 25etik 27ra bitartekoa batetik, eta apirilaren 2tik 5era bitartekoa bestetik.

Atariak arratsaldeetan

Soroa eta Ategorrietako atarietan zenbait jarrera desegoki antzematen ari gara arratsaldeetan, eskola-ordutik kanpo atariak irekita mantetzen diren tarteetan: larruzko baloiak eremu desegokietan, barandak txirristra bezala edo eskalatzeko leku bezala erabiltzea, kontainerrak lekuz mugituz jolastea edota barrura sartzea, txakurrak Ikastola barrura sartzea, patinete eta patinekin ibiltzea… Familiei ere dei egiten dizuegu guztion artean halako jarrerak saihestu ditzagun.

Untzi museora bisita

Astearte eta asteazkenean LH 2ko lagunak Untzi Museoan izan ginen, gure arbasoak balea ehizatzera joaten zirenean egiten zituzten bidaiei buruz gehiago ikasten. Gauza asko ikasi genituen, eta gainera balearen koipea eta kaka usaintzeko aukera ere izan genuen!