Skip to main content

Igeriketa-ikastaroa

LH 3ko ikasleak ostiralero igeriketa saioak egiten ari gara Intxaurrondoko kiroldegian. LH 3Akoen txanda izaten ari da asteotan, eta aurrerago LH 3B eta LH 3Ckoen txanda iritsiko da. Monitore lanetan gure Ikastolako GKAIko irakasle eta ikasleak ari dira, eta ongi pasatzeaz gain, igeriketa hobetzeko bide izaten ari da. Bertakoek bertakoentzat eginiko jarduera!