Euskararen Eguna badator!

Abenduaren 3an, ikastolan bertan egingo ditugun ekintzak prestatzen ari garen moduan,  azaroaren 29an txokolate jatea prestatu nahi dugu Argitxoren urtebetetzea Txofren ospatzeko. Laguntza behar dugu, ordea. Ekintza horren antolaketan parte hartu nahi duenak bete dezala, faborez, inprimaki hau. Milesker!

Horretaz aparte, honez gero has zaitezkete Manteon egingo dugun ospakizunerako prestatzen! Hemen dituzue aurtengo kantak!