ZURRIOLA Ikastolak 50 urteko ibilbidea irudikatuko du KORRIKAn

Zurriolak Korrikako ohiko parte hartzeari beste ezaugarri bat erantsiko dio aurten. Izan ere, ikasturte honetan Zurriola Ikastola bere 50. Urteurrena ospatzen ari da eta ospakizun ekintzen horren barruan txertatu du Korrika Nagusian partaidetza sustatzea.

Sustapenaz gain lekuko eramaleek belaunaldien arteko lotura irudikatuko dute: Jon Arzubialde lehen promozioko ikasle-ohia (eta ultramaratoien korrikalaria)eta Aimar Pineda 2 urteko haurra (lasterka eta korrika ibiltzeko autonomia garatzen ari den ikaslea) izango dira eramaleak.

Honako hau da gure egitaraua:

  • Gaur, apirilak 12, Zurriolak Korrikako lekukoa hartuko du Donostian 2066kilometroan.
  • 17:05ean Kalejiran abiatuko gara Soroa eta Ategorrietako ikasle eta familiak Ategorrietakoerrotondatik.
  • Ategorrietako Galtzada Zaharretik barrena Hurran bat egingo dugu bertako ikasle etafamiliekin.
  • Festa giroan Nafarroako Etorbidera inguratuko gara 17:30akaldera.
  • Claudio Delgado kale parean, espaloian kokatu eta 17:50ean lekuko hartukodugu.
  • Lekukoa Ikastolako lehen promozioko ikasle ohi batek eta HH2ko haur batek eramango dute 50. urteurreneko zikloaren itxiera irudikatuz. “Katea ez da eten” leloa gorpuztukodugu.
  • GainontzekoZurriolakideguztiokpankartaatzeankokatukogaraetattipi-ttapa,ttipi- ttapa Korrika egiteaz gain, Zurriola Ikastolak beste 50 urtez euskararen eta euskal kulturarentransmisioanlaneanjarraitzekoasmoadugulaaldarrikatukoduguozeneta alai.

Klika Korrika! Eta Aupa Zurriola!