Zurriolak 2.066 kilometroan hartuko du lekukoa

Korrika badator eta Ikastolak urtero moduan kilometro bat hartuko du Donostian. Aurten, gainera, 50. urteurrena dela eta, ikasle, ikasle ohi eta guraso guztiak deitu egiten ditugu bertan parte hartzera. Soroa eta Ategorrietatik 17:05ean abiatuko den kalejirak familiekin batera ikasleak hartuko ditu eta Hurratik pasa eta gero Nafarroako etorbidera joango gara, 2.066. kilometrora. Zirkularra.