Imanol Lasa eta Joseba Muxikarekin topaketa

Gaur, martxoak 29, Imanol Lasa, diputatua eta Joseba Muxika, partaidetzako zuzendaria etorri zaizkigu ikastolara, Batxi1eko ikasleekin topaketa bat egitera. Bertan Gipuzkoako Foru Aldundiaren funtzionamendua azaldu digute eta aurrekontu irekietan biztanlerien partaidetza zein garrantzitsua den jakinarazi digute. Amaieran, ikasleek beren dudak argitzeko eta eskaerak egiteko aukera izan dute. Hau da bisitan datozkigun bigarren urtea eta, aurrekoan bezala, esperientzia oso aberasgarria izan da.