Richard Oribe GKESekoekin

Joan den ostegunean Richard Oribe igerilari paraolinpikoa, eta Javier de Aymerich, Espainiako igeriketa taldeko hautatzailea, kiroletako zikloko ikasleei hitzaldia ematera etorri ziren, eta garun paralisiaren ezaugarriak eta Oriberen ibilbidea ezagutu zuten, txikitatik gainditu behar izan dituen zailtasun guztiekin, txapeldun olinpiko eta Donostiako urrezko danborduna izan arte!

Milesker bioi!