Skip to main content

Lekualdatzeak antolatzen

Behar genuen baimena lortuta, eraikinen arteko materialaren lekualdatzea datorkigu orain. Ekainaren 21 eta 22 arratsaldean Josefinak hustu eta Ategorrieta hornitzeko gurasoen eta langileen laguntza ezinbestekoa izango da. Oraingo honetan ere auzolanean oinarrituko gara ilusioz beteriko proiektu honi ekiteko. Mesedez, EKAINAK 15a BITARTE ondorengo GALDETEGIAN dauden aukeretako batean izena eman, eta zuekin harremanetan jarriko gara lehenbailehen txandaren eta eginbeharren berri emateko. Mila esker!