Skip to main content

Bagoaz Ategorrietara!

Gaur bertan jaso dugu “Lehen Erabilera Baimena”. Eraikina amaituta zegoen arren, asko borrokatu behar izan dugu Udalak zegokion eta beharrezkoa zen azken baimena igorri zezan. Tamalez, ikasleen lekualdatze orokorra egiteko beranduegi izan da. Hala ere, zalantzarik gabe, gure ikasleek Ategorrietako 4. solairua bitarteko espazioak erabiltzeko aukera izango dute azken egun hauetan. Familien ohiko antolaketan ez da aldaketarik egongo, ikasleek orain arte bezala Josefina edo Hurrako eraikuntzan hasi eta bukatuko dutelako haien jarduna.