Skip to main content

Udalari proposamenak

Asteazkenean, Eskola Agenda 30 proiektuaren Udal Foroa ospatu zen udaletxean, eta Donostiako ekoliderrak elkartu ginen gure proposamenak alkate eta zinegotziei helarazteko. Proposamenak helarazi genizkien, eta udalak proposamenak aztertu eta aurrera eramateko prestatutasuna azaldu zigun. Zurriola Ikastolako ikasleok Zurriola hondartzan zabor ontzi gehiago jartzeko eskaera egin genion alkateari.