Skip to main content

Kilometroak denda Ikastolaren egunean

Urtero egin izan dugun moduan, Ikastolaren Egunean Kilometrotako arropa salmenta postua izango dugu. Aurtengoan Ibarrako Uzturpe ikastolari dagokio Kilometroak antolatzea.  Berrikuntza moduan, arropa eta osagaiak aukeratu eta probatzeko tartea izango dugu; gustuko eredu, tamaina eta kolorea erabaki ondoren eskaera egingo dugu bertan eta egun batzuk beranduago ikastolan jasoko dugu produktua. Egunean bertan ez dugu ezer ordaindu beharko, familia bakoitzari dagokiona erreziboen bitartez kobratuko zaigu. Ikastolen arteko elkartasuna erakusteko aukera egokia dugu hau. Bitartean hemen duzue on-line dendaren lotura aurretik produktu eskaintza zabal eta ederra ikusi eta aukeratzen joateko.