Skip to main content

Elektrizitatea eskura

LH6ko ikasleok Eureka Zientzia Museora joan ginen asteartean, goizpasa. Makina sinpleak eta elektrizitatea lantzen ari garenez, talde txikitan hainbat galderari erantzun genien. Oso dibertigarria izan zen txoko ezberdinak behatuz erantzunak topatzea! Hori bai, ondoren izandako denbora librean ere asko gozatu genuen!