LH 4, 5-ko ikasleok Txuri Urdin izotz jauregira joan gara bi aste hauetan, eta izugarri gozatu dugu lagun artean patinatuz! Tarteka ipurdiko batzuk ere hartu ditugu!
Ataria
Azken albisteak
OROKORRA
Zirkular honetan duzue datorren ikasturtean ikasleei eta gurasoei eskainiko zaizkien eskolaz kanpoko jardueren informazioa. Izena emateko, zirkularraren azkeneko orrian dagoen inprimakia bete beharko duzue maiatzaren 29a baino lehen.
OROKORRA
Ikastolen Elkarteak antolaturiko Piztu Jakinmina jardunaldi pedagogikoetan parte hartu dugu HH, LH eta DBHko arduradunok azken bi aste hauetan. Ikasgeletako inklusioa izan da aurtengo jardunaldietako gaia. eta marko teorikoa lantzeaz gain, hainbat ikastoletako praktika onak partekatzeko aukera ere izan dugu. Etengabe ari gara ikasten!
HH3-5
Musika eta Dantza Eskolako irakasleok Soroan izan gara gaur bisitan! Jardunaldi pedagogiko txiki batzuk antolatu ditugu, eta hurrengo ikasturtean aukeran izango dituzten ekintzak aurkeztu dizkiegu haurrei: Musika eta mugimendua HH 3koei eta Euskal Dantza HH 5ekoei.