Proiektuak LH

LEHEN HEZKUNTZA

Haurtzaroaren garaia amaitu ondoren, derrigorrezko lehen hezkuntzako etapan daude zuen seme-alabak. Etapa honetan ere, haur hezkuntzan hasitako aldaketa-metodologikoari jarraipena ematen diogu hezkuntzaren paradigma berritzaile batean oinarrituz.

Haurraren garapen osoaren ikuspegitik, Haur Hezkuntzan haurra ulertzeko moduaren oinarrizko printzipio metodologiko berdinak jarraitzen ditugu etapa honetan ere:

  • Errespetua haurraren izate osoari
  • Konfiantza haurraren berezko garapen-ahalmenari
  • Haurren behar fisiko eta emozionalen aurrean sentikortasuna adierazi
  • Benetako komunikazioa zaindu berarekiko harremanetan.

Beraz, hezitzailearen paper nagusia haurraren bidelagun izatea izango da, behar duen segurtasuna emanez, egindako lorpenak aitortu eta balioetsiz.

Metodologiaren ikuspegitik, manipulazioa eta esperimentazioan oinarrituko gera haurraren hurbileko errealitatetik abiatuz abstrakziora iristeko bidea jorratuz. Ikaslearen autonomia garatzeko beraien neurrietara egokitutako erronkak aurkeztuko dizkiegu eta benetako ikasketa eman dadin testuinguruak sortuko ditugu. Lanerako azturak garatzen joan eta bizikidetzarako egokiak diren jarrerak bultzatuko ditugu.

 

PROIEKTUAK LH

TXANELA PROIEKTUA

Euskal Herriko Ikastolek Lehen Hezkuntza etaparako sortutako  material didaktiko propioa dugu Txanela proiektua eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzea du helburu. Gaur egun LH1 eta Lh4 bitarte erabiltzen dugu material hau.

Ondokoak dira bere ezaugarriak:

Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua da:

  • Gaitasunen garapenean oinarritua.
  • Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena.
  • Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen du.
  • Aniztasuna errespetatzen du.   
  • Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua dago.

Euskal Curriculumean oinarrituta dago:

  • Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen ditu.
  • Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen dio.
  • Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten du.

Diseinu bateratu eta eraginkorra du oinarrian:

  • Curriculum deskribapen bateratua proposatzen du.
  • Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen ditu.

Zehar lerroak lantzen ditu, honakoak:

  • Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza.
  • Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza.
  • Osasun Hezkuntza.
  • Kontsumorako Hezkuntza.
  • Gizarte-komunikabide Hezkuntza.
  • Bide-hezkuntza.

Honako irizpide metodologikoetan oinarritzen da

  • Globalizatua da eta ikuspegi eraikitzailea du.
  • Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko eta denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideak jasotzen ditu.
  • Familiarekin harremanak bideratzeko proposamenak egiten dira.

 

EKI PROIEKTUA

Euskal Curriculumaren garapenerako jaio den lehen ikasmateriala da EKI, 2013-2014 ikasturtean DBH 1. mailan abiatu zena eta gaur egun LH5 eta LH6. mailatan ere lantzen dena.

Curriculum horrek agintzen duen moduan, konpetentzietan oinarritutako ikasmateriala darabil metodologia berriak. Gainera, integrazioaren pedagogia bultzatzen du, hau da, ikasleak benetako egoera esanguratsuen aurrean jartzen ditu eta irtenbideak aurkitzen ikasten dute, gelan ikasitakoa gero egoera berrietan baliatzeko. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak: pentsatzen eta ikasten, komunikatzen, elkarrekin bizitzen, norbera izaten eta egiten eta ekiten jakin behar du.

EKIk honako ezaugarriak ditu:

  • Konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da. Bizitzako egoera eta eremu guztietan (pertsonala, soziala, akademikoa, lanekoa) eraginkortasunez jarduteko prestatzea da helburua.
  • Euskal kultur ibilbidean eta curriculum ofizialetan oinarritzen dira. Ezagutzak (kontzeptuzkoak, prozedurazkoak) euskarri dira, ikastea beharrezkoa da, baina ez da nahikoa.
  • Ikasgai guztietan prozedura bateratua da. Modu koordinatuan burutzen dira unitate didaktikoak sei ikasgai nagusietan.
  • Euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egiten da, ikasgai guztietatik heltzen zaio konpetentzia linguistikoari.
  • Informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiltzen ditu, ikasgai guztietan.

 

ELEANITZ ENGLISH

Eleanitz proiektuaren xedea euskara ardatz duen eleaniztasuna egitasmo uztartua eta orekatua garatzea da. Euskararen nagusitasuna eta euskararekiko konpromisoa ikastolaren funtsa izanik, gizartean hizkuntza egoeraz eta beharrez jabetuta egiten dugu Eleanitz English planteamendua.

Berezitasuna atzerriko lehen hizkuntzaren (ingelesaren) irakaskuntza goiztiarrean eta bigarren hezkuntzan ikasgai batzuk ingelesez lantzean datza. Atzerriko bigarren hizkuntza (frantsesa) irakasten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren hasieran hasten gara.

Zurriola Ikastolan egiten dugun irakaskuntza ele-askotarikoaren planteamendua honako hau da:

Ikasmaterialak 

Ikasmaterialak eta metodologia dira proiektuaren muina eta bihotza. Materialetan islatzen dira hizkuntzen irakaskuntzari buruzko ikusmolde teoriko-metodologikoak eta helburuak lortzeko aukeratzen diren edukiak eta jarduerak. Materialetan oinarrituz egiten da gelako eguneroko lana, hots, bideratzen da irakaslearen praktika eta ikasleen ikaskuntza prozesua eta ebaluazioa.

Hauek dira lehen hezkuntzan darabilzkigunak:

 

FIE (Fortnight Immersion to Explorers)

FIE ikasturteko azken bi asteetan, ikastolan bertan, 5. eta 6. mailako ikasleekin burutzen dugun murgilketa jarduera da. Ingelesa hizkuntza irakasteko Eleanitz programak barne hartzen duen jarduera interesgarria da FIE.

Hizkuntzak saio intentsiboetan eta murgilketa giroan landuz ikasketa esanguratsuagoa ematen da. Eskaintzen den murgilketa ikasle guztientzat da eta ez bakar batzuentzat. Ikasleek jatorriz ingelesdunak diren pertsonekin egoteko aukera dute, ahoskera eta aho ekoizpena hobetzeko, belarria egiteko eta kultura desberdineko pertsonekin harremanetan egoteko aukera paregabea izanik. 15-18 arteko ikasle taldeetan, gure gaztetxoak ingelesa hizkuntzaren magian murgiltzen dira.

 

MATEMATIKA MANIPULATIBOA

Lehen ziklotik hasita, eta urtero maila bat gora eginez, LHko etapan matematika ikasgaia progresiboki modu manipulatiboan landuko da. Metodologia honen onurak azpimarragarriak dira:

Ikasleek beraien inguruan gertatzen dena abiapuntutzat hartuta eta material erakargarria eta motibatzailea erabiliz, behatu, ikertu esperimentatu, manipulatu, hipotesiak egin, bide ezberdinak probatu, estrategiak pentsatu, eztabaidatu eta egindako prozesua zein lortutako emaitza ahoz eta hizkuntza matematikoan adierazten dituzte. Ikaske bakoitzaren garapenerako aproposa den eskaintza mailakatua egiten da.

Modu honetara matematika ulergarria eta dibertigarria bihurtzen da.

 

IGERIKETA IKASTAROA

2. zikloko Gorputz Hezkuntzako programak barne hartzen duen jarduera da. Adin honetako ikasle guztiek ikasturtean zehar 15 bat egunez igeriketako ikastaroa izango dute. Bertan haurrek, segurtasunez eta beldurrik gabe, uretan mugitzeko eta gozatzeko gaitasuna eskuratzen dute.

Igeriketaren ikasketa, ikasle zaharragoen eskutik egiten dute gainera. Kiroletako begirale izateko lanbide heziketako ikasketak (GKAI) egiten ari diren Zurriolako ikasleen eskutik egiten dute. Honek hainbat abantaila eskaintzen ditu:

            - Donostia kirolaren igeriketa eskolarraren metodologia jarraitzen dute.

            - Irakasle ratioa ohikoa baina handiagoa da, 10-12  haurrentzako 2 begirale egongo dira.

            - Hurbiltasun handia eta irakaskuntza indibidualizatua eskaintzen dute begiraleek.

            - Haurrek bere mailara egokitutako ariketak egingo ditu.

            - Ariketa analitikoak erabili beharrean, jolasean oinarritutako ariketa globalen bidez ikasiko dute.

Bi urteetan zehar 15 eguneko formakuntza jasotzen haur guztiek autonomiaz ur jardueretan gozatzea lortzen dute.

 

BIDE HEZIKETA

Bide Heziketa programaren helburua ikasleek Lehen Hezkuntza bukatzen dutenean hirian barrena modu autonomoan ibiltzeko behar adinako gaitasuna izatea da, betiere oinezkoen portaera azpimarratuz, eta bizikletaren erabiltzaile diren aldetik.

Hauek dira Donostiako udalaren laguntzaz lantzen ditugun programak:

LH 2. zikloa:  "Bagara oinezkoak"

  • Beren burua sistema konplexua den "mugikortasunaren" barneko parte-hartzaile  bezala hartzea.
  • Arreta eta bidearen azterketa:  Bideen azterketan sakontzea eta, oinezkoaren  ikuspuntutik,  besteen (gidarien) jarrerak ezagutzea.
  • Galtzadak gurutzatzeko autonomoak izatea.
  • Pasaiari  bezala,  adinari  dagozkion  auto-babeserako neurrien ulermena.
  • Bide-seinaleen  sinbologia,   bideen  seguritateari dagokion adierazpena bezala.
  • Arauaren beharraren ulermena.

LH 3. zikloa: “Bagara gidariak”

  • Bizikleta-erabiltzaile  bezala,  hiriaren  eremuan autonomoak izatea.
  • Ibilgailu baten gidaria  izateagatik  erantsitako erantzukizunaren balorean heztea.
  • Arreta eta bidearen azterketa: bideen azterketa,  baita  bizikleta-gidarien  ikuspuntutik  ere; ikasleen esperientziatik abiatuta "abiadura" kontzeptuaren sarrera; lehen  urratsa ibilgailuen gidatzerako prebentziozko ereduan.
  • Aurreko zikloetan  garatutako  jarreren eta baloreen finkatzea.